Legarreta-Iza, M., et al., Zaintza eta zahartzaroa: XXI. mendeko erronkak. Hegoak Zabalduz, 2023, n. 31, 2023, 29 p.
Webgunea
Gako-hitz
Personas mayores, Envejecimiento demográfico, Dependencia, Discapacidad, Cuidados de larga duración, Crisis, Características sistema, País Vasco, España
Laburpena
XXI. mendearen laurden bat betetzear gauden honetan, bizi-itxaropena inoiz baino gehiago luzatu da eta biztanleria osoan adineko pertsonek duten pisuak gora egin du nabarmen. Horrek eragina dauka zahartzaroa bizi eta ulertzeko moduetan. Zahartzaroa mendekotasun egoerekin eta zaintzarekin soilik lotu ezin bada ere, bizitzaren etapa horretan zaintza beharrak areagotzen dira, eta zahartzaroa eta zaintza etorkizuneko erronkak bilakatzen dira. Nola erantzun erronka horiei? Lau ataletan banatuta, testuak begirada feminista eta dekolonial batetik galdera horri erantzutea du helburu. Lehenengo atalak zaintza eta zahartzaroa definitzen ditu eta zaintzaren gizarte antolaketan jartzen du arreta. Bigarrenak zaintza krisia deritzona deskribatzen du, jatorrian eta ondorioetan sakonduz. Hirugarrenak zaintza politikak eta mendekotasunaren arreta du hizpide, Espainiako Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko testuinguru konkretua aintzat hartuta. Laugarren eta azkenak aurreko ataletan identifikatutako erronkei erantzuna emateko zaintza
ZERRENDARA ITZULI