Díaz, J., Propuestas fiscales y de género para un nuevo modelo de cuidados de larga duración. Especial referencia al País Vasco. Zergak: gaceta tributaria del País Vasco, 2022, n. 64, 2022, p. 61-82.
Webgunea
Gako-hitz
Cuidados de larga duración, Cuidador informal, Mujer, Igualdad de género, Dependencia, Crisis, Financiación, Impuestos, España
Laburpena
Femeninoak, informalak eta familiarrak dira zainketak. Horixe da artikulu honetan abiapuntu gisa hartu den premisa, eztabaidarik onartzen ez duten beste egitate batzuekin batera: lehenik eta behin, zainketak behar dituztenen populazio hartzailea handitzen ari da; bigarrenik, Mendekotasunari Arreta Eskaintzeko Sistemak arazo batzuk ditu, zeinek zaintza-eredu gisa duten eraginkortasunean eragiten dute, autonomia-erkidegoek modu desberdinean kudeatzearekin eta aplikatzearekin batera; eta, hirugarrenik, “zaintza-krisi” hasiberri baten aurrean gaude, epe ertainean larriagotuko dena.
Artikulu honetan planteatzen da etorkizuneko zaintza-eredu batek eduki beharko lituzkeen ezaugarriak, eremu horrek gaur egun dituen eta etorkizunean izango dituen erronkei erantzungo diena, eta, zehazki, zer eginkizun izan behar duen finantza- eta tributu-zuzenbideak, familia-zaintzaileei dagokienez; horretarako, abiapuntutzat hartuko da egungo eredua eta Extremaduran eta Euskal Autonomia Erkidegoan duen aplikazioa, nazioartean zer joera berri ari diren sartzen zainketetan, eta, azkenik, proposamenak egingo dira bai aurrekontuen aldetik, bai zergen aldetik, landa-munduaren espezifikotasuna kontuan hartzea planteatuz, eta, batez ere, genero-ikuspegitik eta ekonomia feministaren postulatuetatik aztertzea; izan ere, hain feminizatuta dagoen eremu batean, familia-zaintzaileen gaineko ondorioek eta haiek ez aitortzeak botere publikoen eta, jakina, gizarte osoaren premiazko eta saihetsezineko betebeharra izan behar dute.
ZERRENDARA ITZULI