Liburu zuria. Gipuzkoa 2030: Arretaren eta Zaintzen etorkizuna Gizarte Politiketan = Libro Blanco. Gipuzkoa 2030: El futuro de la atención y los cuidados en las Políticas Sociales. Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa, Donostia-San Sebastián, 2021, 22 or., p.
Webgunea
Gako-hitz
Personas mayores, Discapacidad, Dependencia, Cuidador informal, Servicios sociales, Transición, Modelos, Atención sociosanitaria, Servicios y centros sociales, Servicios de apoyo, Calidad de la atención, Participación usuarios, Participación familiar, Participación trabajadores, Atención individualizada, Organización y gestión, Competencias, Objetivos, Calidad de vida, Características sistema, Recomendaciones, Gipuzkoa, País Vasco, España
Laburpena
Gipuzkoa 2030: Arretaren eta Zaintzen etorkizuna Gizarte Politiketan Liburu Zuria 2020-2021 epealdian zehar Ongizate Estatuaren Etorkizunak Deliberazio Taldeak egindako lanaren emaitza da. Liburu Zurian Think Tank delakoak landutako eztabaida-ardatz nagusiak eta funtsezko gomendioak bildu dira, Trantsizioko Gizarte Politikak bultzatzeko gomendioak eskaintzeko asmoz, arreta, zaintza eta laguntza eredu berri bat pixkanaka eta adostasunez eraldatzeko sustatzaile, pizgarri, berme eta euskarri izan daitezen.
Liburu Zuria egiteko metodologia honako hau izan da: a) Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuko teknikariek eta Gipuzkoako gizarte politiketako gai nagusietako adituek parte hartu duten 12 lan-saiotan (2020-2021) eztabaidatutako deliberazio-agenda bat definitu; saio horiek bereziki bideratu dira COVID-19aren krisiaren ondorioz sortzen ari diren erronkak aztertzera eta horiei erantzutera; b) Aztertu beharreko gai bakoitzari buruzko informazioa, ikuspegiak eta gomendioak biltzeko metodologia bat ezarri; c) Think Tanka osatzen duten pertsonen artean eztabaidatzeko guneak eta saioak kudeatu, egitura bat eskainiz bai elkarrizketari eta bai gomendioak sortzeari; d) Liburu Zuri bat osatu, deliberazioko prozesuan egindako gomendio sorta osoa jasoko duena, e) Liburu Zuria baliozkotu hainbat eratako lurralde-eragileen artean (udalerriak, hirugarren sektoreko erakundeak, enpresak eta unibertsitateak), Gipuzkoako gizarte politiketako ekosistema osoaren ekarpenak txertatzea helburutzat hartuta; f) Liburu Zuriaren behin betiko bertsioa aurkeztu herritar jende orokorrari, adituei eta profesionalei eta Gipuzkoako gizarte politiketako erabiltzaileei.
Liburu Zuriaren helburu nagusia da, trantsizio-agenda baten bidez, gizarte zerbitzuetako sistema beste era bateko arretaren, zaintzen eta laguntzen eredu batera bideratzea. Horretarako, Liburu Zuriak aldaketa bultzatzea proposatzen du, bost ardatz nagusitan oinarrituta: 1. Pertsonalizazioa; 2. Parte-hartzea; 3.Lidergoa; 4. Esperimentatzea; eta, 5. Ebaluatzea.
ZERRENDARA ITZULI