Ubrich, T., Flores, R. (coords.), Informe sobre exclusión y desarrollo social en Euskadi. Resultados de la Encuesta sobre Integración y Necesidades Sociales 2024 = Euskadiko gizarte-bazterkeriari eta -garapenari bruzko txostena. Integrazioari eta gizarte-premiei buruzko inkestaren emaitzak (2024). Fundación Foessa, Madrid, 2025, 295 p.
Webgunea
Gako-hitz
Exclusión social, Desigualdad social, Pobreza, Precariedad, Desarrollo social, Trabajo, Mercado de trabajo, Evolución, Inclusión social, Igualdad de género, Nivel educativo, Factor de protección, Participación política, Educación, Vivienda, Salud, Discapacidad, Dependencia, Acceso, Derechos sociales, Protección social, Gasto social, Datos estadísticos, España, Autonomías, País Vasco, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa
Laburpena
Euskal Autonomia Erkidegoan, Espainia osoan bezala, ondorio anbibalenteak ageri dira COVID-19aren krisiaren ondoren izandako ekonomia-susperraldian. Krisi soziosanitarioaren osteko egoeraren bilakaera aztertzean –Euskadin, gizarte- egoera ahulean zeudenen egoera txartzea eta larritasun handieneko bazterkeria-egoerek nabarmen okerrera egitea ekarri zuen–, susperraldia posi- tiboa da, gizarte-bazterkeria larriaren eremua nabarmen murriztu baita. Hobe- kuntza horiek lausotu egiten dira, neurri batean, egungo egoera 2018ko egoera- rekin alderatzen denean; izan ere, Euskadiko gizarte-bazterkeria ez da hainbeste murriztu, eta, horren ordainetan, nabarmen handitu dira gizarteratze prekarioko egoerak, erabateko integrazioaren espazioaren atzerakada nabarmenaren kon- tura. Hala, nahiz eta hazkunde ekonomikoak eta krisi soziosanitarioari aurre egi- teko hartutako politika ekonomiko eta sozialek krisi soziosanitarioaren ondorio kaltegarrienak arintzea ahalbidetu zuten, eta gizarteratze-mailak Euskadin Es- tatuko batez bestekoaren oso gainetik egon arren, lurraldean prekarietatearen eremua nabarmen zabaldu dela ikusten da. Ondorioz, gizarte-bazterkeriako maila oso kontuan hartzekoa da (%10etik gorakoa), eta, horrekin batera, gero eta ohikoagoa da integratutako EAEko biztanleek gizarte-bazterkeriako arazoak izatea eguneroko bizitzako hainbat eremutan, hala nola etxebizitzan, osasunean, enpleguan edo eskubide politikoak benetan gauzatzean. Horrek, zalantzarik gabe, gutxitu egiten du gizarteak ezegonkortasun-egoerei aurre egiteko duen gaitasuna. Egoera horiek, hain zuzen, gure garaiko funtsezko ezaugarrietako bat dira.
Oinarrizko lehen diagnostiko horretatik abiatuta, jarraian laburbiltzen dira Eus- kadirako 2024ko Integrazio eta Gizarte Premiei buruzko Inkestatik atera dai- tezkeen ondorio nagusiak.
ZERRENDARA ITZULI