Departamento de Salud - Osasun Saila, Guía farmacoterapéutica para residencias de personas mayores de Euskadi = Euskadiko adinekoen egoitzetarako gida farmakoterapeutikoa. Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza, 2024, 322 p., or.
Webgunea
Gako-hitz
Personas mayores, Dependencia, Residencias, Atención sanitaria, Fármacos, Criterios, Selección, Tipología, Recetas médicas, Calidad de la atención, Prevención, Riesgo, Manuales de procedimiento, País Vasco, España
Laburpena
Adinekoetan sendagaiak behar bezala erabiltzea eta modu egokian ematea ezinbestekoa da gaixotasun kronikoak eraginkortasunez kudeatzeko. Hortaz, asistentzia sanitarioaren ildo berritzaile nagusietako bat sendagaiak zentzuz erabiliz preskripzioaren kalitatea areagotzea da, aukera terapeutiko zabalaren antean sendagaien aukeraketa erraztuz. Pazienteen segurtasuna, bizi-kalitatea, eta, tratamenduen eraginkortasuna eta efizientzia maximizatzea da azken helburua.
Gida Farmakoterapeutiko Soziosanitario hau adostutako dokumentu bat da, eta, geriatriaren alorrean, pertsonen osasun-arazo ohikoenei aurre egiteko gomendatzen diren sendagaien zerrenda bat dakar.
Preskripzio egokirako irizpideak hartu dira kontuan zerrenda hori egiteko orduan, baita gomendagarriak ez diren farmakoen preskripzioa murrizteko irizpideak ere. Preskripzioan laguntzeko tresna izatea da gida honen xedea, erraz kontsultatzeko modukoa eta ebidentzia zienti- fikoa oinarri duena. Egoitza eta zentro soziosanitarioetako adinekoak artatzen dituzten osasun-langileentzat erabilgarria izatea espero dugu.
ZERRENDARA ITZULI