Soroa, G., et al., Emo-oroitu. Adineko pertsonen gaitasun sozio-emozionalen sustapena narriadura kognitiboaren prebentziorako. Erein, Donostia-San Sebastián, 2023, 159 or.
Dokumentua eskatu
Gako-hitz
Personas mayores, Deterioro cognitivo, Demencia, Enfermedad de Alzheimer, Programas de prevención, Programas de promoción, Competencias, Relaciones sociales, Emociones, Percepción, Comunicación, Afectividad, Aptitudes, Adaptación personal, Características, Fichas técnicas, Evaluación de servicios, Literatura científica, Gipuzkoa, País Vasco, España
Laburpena
EMO-OROITU, adineko pertsonen gaitasun sozio-emozionalen sustapena narriadura kognitiboaren prebentziorako programa diseinatzerakoan (liburuaren “III. Zatia), hezkuntza emozionala zahartzaroan ezartzeari buruzko kontzeptualizazio teorikoak “I. Zatia” eta gaiari buruzko ikerketen ekarpenak “II. Zatia” hartu ziren kontuan, adineko pertsonek bizi behar dituzten egoeretara modu eraginkorrean egokitzeko jarduera erabilgarriak diseinatu, inplementatu eta ebaluatuz. Horrela, EMO-OROITU (emozioen bitartez oroitu) izeneko esku-hartze programaren diseinuak sei gai-multzo hauek barne hartu ditu: Psikohezkuntza, Kontzientzia emozionala, Komunikazio emozionala, Erregulazio emozionala, Bakardadeari aurre egitea, eta Ongizate subjektiboaren sustapena.
Narriadura kognitiboko prozesuek eragiten dituzten gaixotasunak (adibidez, alzheimerra) dira adineko pertsonen desgaitasun eta mendekotasunen arrazoi nagusiak. Gure inguruan, dementzia duten pertsonen kopuruak nabarmen egingo du gora, 2050ean biztanleriaren %4ra iritsi arte. Gaixotasun horien prebentziozko esku-hartzeek ikuspegi multifaktoriala izan behar dute. Horrela, Karolinska institutuaren FINGER (Finnish Geriatric Intervention Study to Prevent Cognitive Impairment and Disability) proiektuak frogatu zuen arrisku-faktoreak kontrolatzeko eta babes-faktoreak hobetzeko arlo-anitzeko esku-hartze batek dementzia-arrisku handia duten pertsonen narriadura kognitiboaren eragina murrizten zuela.
ZERRENDARA ITZULI