Sancho, M., Martínez, T., El futuro de los cuidados de larga duración ante la crisis de la COVID-19. En: Informe España 2021. Universidad Pontificia Comillas, Madrid, 2021, p. 336-403.
Webgunea
Gako-hitz
Personas mayores, Discapacidad, Dependencia, Cuidados de larga duración, Residencias, Atención domiciliaria, Atención sociosanitaria, Necesidades, Prestaciones sociales, Prestaciones económicas, Intervención informal, COVID, Efectos, Mortalidad, Políticas públicas, Cuidados personales, Calidad de la atención, Seguridad, Atención individualizada, Entorno físico, Atención comunitaria, Asistente personal, Vivienda, Alternativas, Datos estadísticos, Evolución, Recomendaciones, España, Panorama internacional
Laburpena
Mundu osoan COVID-19aren agerpen bortitzak, gizarte moderno gehienak sostengatzen dituzten egitura-oinarrien zati handi bat aldatu du. Guzietan, adineko pertsonek eta, batez ere, mendetasun egoeran bizi diren biztanleri taldeek jasan dituzte gaixotasun honen ondorio tragikoenak.
Espainian, egoitza-zentroetan bizi ziren dozenaka mila pertsona hil dira, eta horietako askok agerian uzten dute egungo zerbitzuak desegokiak direla, ez bakarrik pertsonen segurtasuna babesteari dagokionez, baita herritarren eskubideak eta bizi-kalitatea bermatzeari dagokionez ere.
Gertakizun hauek, zainketa sistema hauskorra ikusarazi dute, mendetasun egoeran dauden biztanleen egungo beharretara ez egokitua, bai eskaintzen dituen laguntza eta arreta ereduei dagokienez, bai horiek erabiltzen dituzten pertsonen lehentasun eta nahietara egokitzeari dagokionez.
Kapitulu honek labur-labur aztertzen du gaur egungo egoera, batez ere etxez-etxeko eta egoitzetako zerbitzuetan ardaztuta, epe luzeko zainketen etorkizunari buruzko proposamen bat garatzeko, esparru etikoan zein nazioarteko esperientzietatik sortutako ezagutzan eta ikerketa akademikoan oinarrituta.
ZERRENDARA ITZULI