Oficina Nacional de Prospectiva y Estrategia, 5º Desafío. Preparar nuestro Estado de Bienestar para una sociedad más longeva. En:España 2050. Fundamentos y propuestas para una Estrategia Nacional de Largo Plazo. Gobierno de España, Madrid, 2021, p. 201-235.
Webgunea
Gako-hitz
Envejecimiento demográfico, Cambio social, Personas mayores, Dependencia, Personas mayores activas, Esperanza de vida, Salud, Necesidades, Bienestar social, Trabajo, Jubilación, Pensiones, Gasto social, Impacto económico, Servicios de salud, Servicios sociales, Cobertura, Cuidados de larga duración, Alternativas, Datos estadísticos, Evolución, Recomendaciones, España
Laburpena
Azken lau hamarkadetan, Espainiak herrialde guztien helburu nagusietako bat lortu du: herritarren bizi-itxaropena handitzea, historian aurrekaririk ez duten mailetara iritsi arte. XX. mendearen hasieran, Espainiako biztanleek 35 urteko bizi-itxaropena zuten jaiotzean. Gaur egun, 83tik gora dago eta munduko hirugarren altuena da, Suitza eta Japoniakoek bakarrik gaindituz.
Bizitza-luzeraren hazkunde ikusgarri honekin batera, osasun oneko bizi-itxaropena nabarmen handitu da. Urte gehiago bizitzeaz gain, lehen baino osasun hobearekin eta autonomia-maila handiagoarekin bizi gara; hori elikadura eta higienea hobetzeari, bizi-ohitura osasungarriagoak hartzeari eta ongizate-egoera zabal eta modernoa garatzeari zor diegu, eta hauei esker, aurrerapen biomedikoa gizartearen zatirik handienera eraman da.
Datozen hiru hamarkadetan, Espainiako biztanleriaren bizi-itxaropenak gora egiten jarraituko du (3 urtean baino gehiagoan egin dezake), eta horrek gure piramide demografikoaren zahartzea ekarriko du. 2050ean, 3 espainiarretik 1ek 65 urte edo gehiago izango ditu, eta adin tarte horretako pertsona bakoitzeko 1,7 pertsona bakarrik egongo dira lan egiteko adinean (gaur egun, 3,4 daude). Jaiotza-tasan egin daitezkeen hobekuntzek eta immigrazioaren gorakadak ez dute egoera hori erabat lehengoratuko.
Zahartze honek aukera sozial eta ekonomiko handiak ekarriko dizkio herriari, baina baita ere, ongizate-estatuaren iraunkortasunerako erronka nabarmenak ere. Hemendik mendearen erdialdera, Espainiako pentsioetako gastu publikoa BPGren 5 punturaino handitu liteke; osasun-gastua BPGren puntu bat baino gehiago handitu liteke; eta mendekotasunerako laguntzen onuradun diren 65 urtetik gorako pertsonen kopurua bikoiztu egin liteke.
ZERRENDARA ITZULI